Martxoa bueltan da euskal kostaldeko museoetan garatuko diren 100 plan baino gehiagoko eskaintza kultural aberatsarekin.

Euskal Kostaldeko Museoen 10. edizioak 50 jarduera baino gehiago eskainiko ditu Bizkaia eta Gipuzkoako 28 kultur ekipamenduetan. Proposamen horietako batzuk egun ezberdinetan errepikatuko dira, beraz, 100 plan baino gehiago eskainiko dira martxoaren 1etik 31ra bitartean.

Familientzako tailerrak, haurrentzako jolasak, bisita gidatu bereziak, doako sarrerak, dastaketak, itsasontzian ibilbideak eta zuzeneko ikuskizunak izango dira martxoan zehar eskainiko diren jardueretako batzuk.

Programatutako jardueren egutegia eta informazio osoa eskuragarri egongo da gaurtik aurrera www.losmuseosdelacostavasca.eus sarearen webgunean.

Programazioa gaur goizean aurkeztu da 75 urte beteko dituen Bizkaiko Arrantzaleen Museoan, euskal arrantzaleen historiaren, tradizioaren eta ofizioaren alderdi desberdinak erakusten dituen museoan, alegia.

Azken urteeko apustuari jarraituz, museo parte hartzaileek esfortzu handia egin dute aurtengo ekintzak ere berezi eta esklusiboak izan daitezen, besteak beste, esperientzia hauek urtean zehar ezin direlako gozatu.

Gainera, jarduera hauetariko gehienak doakoak izango dira eta hala ez direnek prezio bereziak izango dituzte.

Euskal Kostaldeko Museoen Hilabetea Museoen sareak antolatutako ekintza berezien programaren martxo osoan zehar garatuko da eta aurreko urteetan bezala, Eusko Jaurlaritzaren Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailaren ezinbesteko babesa eta Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundietako Kultura sailen laguntza izan du bere antolakuntzarako.

Antzeko postak

2012ko irailean, Euskal Kostaldeko Museoen Sarea aurkeztu zen Bizkaia Zubian. Euskadiko itsasertzeko ...
26/02/2024
Aurreko edizioetan bezala, Euskal Kostaldeko Museoen Sarea osatzen duten zentroek jarduera bereziak ...
17/05/2023
Martxoa bueltan da euskal kostaldeko museoetan garatuko diren 100 plan baino gehiagoko eskaintza ...
28/02/2023