LEGE-OHARRA

BASQUETOUR

Baldintza hauek www.basquetour.net (“Webgunea”) webgunerako sarbidea eta erabilera arautzen dituzte. Webgunearen ustiapenaren arduraduna Basquetour, Turismoaren Euskal Agentzia-Agencia Vasca de Turismo, S.A. (“Basquetour”) da, A95444501 IFZ duena eta egoitza soziala Urkixo Zumarkalea 36-5. 48011 Bilbao (Espainia) duena. Bizkaiko Merkataritza Erregistroan inskribatuta dago, 4748 liburukian –Sozietateen 0 Liburuko orokorra–, 54. folioan, BI-48022 orrian, 1. inskripzioan. Telefonoa: 94 607 75 98, faxa: 94 607 75 95 eta kontakturako helbide elektronikoa: info@basquetour.net.

SEGURTASUNA

Erabiltzaileak hitz emango du, webgunea erabiltzen duenean, ez duela Basquetourren edo hirugarrenen irudia, interesak eta eskubideak kalte ditzakeen ekintzarik gauzatuko, edo webgunea kalte, erabiltezin utz edo gainkarga dezakeenik, ez eta webgunea behar bezala erabiltzea edozein modutan eragotz dezakeenik ere.

Basquetourrek egoki jo dituen segurtasun-neurriak hartu ditu birusak detektatzeko. Halere, erabiltzaileak jakitun izan behar du Interneten sistema informatikoen segurtasun-neurriak ez direla guztiz fidagarriak. Hortaz, Basquetourrek ezin du bermatu erabiltzailearen sistema informatikoetan (softwarea eta hardwarea) edo sistema horietan dituen dokumentu elektriko eta fitxategietan aldaketak eragin ditzakeen birus edo osagai kaltegarririk izango ez denik.

JABETZA INTELEKTUAL EDO INDUSTRIALAREN ESKUBIDEAK

Erabilera-baldintza hauen bidez ez da lagatzen webgunearen edo webgunea osatzen duten edozein elementuren jabetza intelektual edo industrialaren eskubiderik. Era berean, erabiltzaileak ezingo ditu horiek erreproduzitu, eraldatu, banatu, publikoki jakinarazi, eskura jarri, atera, berrerabili, birbidali edo edozein modutan erabili, edozein bide edo prozeduraren bidez, legez baimenduta dagoenean edo Basquetourrek berariazko baimen idatzia ematen duenean izan ezik.

Erabiltzaileak ez du webgune honetan eskaintzen den edukirik lortuko, ez eta lortzen saiatuko ere, kasuan kasu eskura jarritako edo helburu horietarako adierazitako bide edo prozedura ezberdinez baliatzen bada. Erabiltzaileak uneoro errespetatu beharko ditu webgunearen eta bertako edukien jabetza intelektual eta industrialaren eskubide guztiak, Basquetour edo hirugarrenen titulartasunekoak.

ESTEKAK

Basquetourrek bere webgunean hirugarrenen web-orrialdeetarako estekaren bat jartzeak ez dakar Basquetourrek erantzukizunik onartzen duenik hirugarrenen webguneari, bertako edukiari edo erabilerari dagokienez, ez eta webgunean eskaintzen diren produktu edo/eta zerbitzuen erabilerari dagokionez ere. Hortaz, erabiltzaileak webgune horiek bisitatuko baditu, komenigarria da dagozkion baldintzak eta politikak kontsultatzea.

Webgune honetarako hiperestekak erabil daitezke, baldin eta hiperestekak (i) webgunearen edukiaren inguruan markorik, arakatzaile-ingururik edo ertzik sortzen ez badu; (ii) hiperesteka jarri duzun webgunean erabilgarri dauden produktu edo zerbitzuak Basquetourrek onartzen dituela iradokitzen ez bada; eta (iii) legez kanpoko edukia edo delituren edo arau-hausteren bat izan daitekeen edo susta dezakeen edukia erakusten duen webgune batean jartzen ez bada. Zu zara aipatu hiperesteken erantzule bakarra eta Basquetourrek horiek kentzeko eskubidea du.

DATU PERTSONALAK

Webgune honen bidez erabiltzaileak Basquetourri adierazten dizkion datuak Basquetourren ardurapean tratatuko dira (eta, hala dagokionean, bere jabetzako fitxategiei erantsiko zaizkie) ondokoak kudeatu eta kontrolatzeko: (i) erregistroa, webgunearen erabilera-baldintzen araberakoa; (ii) Irudi-bankuaren erabilera, dagozkion erabilera-baldintzen araberakoa, (iii) erregistro-eskaeran erabiltzaileak adierazi dituen publizitate-hobespenak (edo, hala badagokio, geroago aldatuko dituenak) eta (iv) Turismo Sektoreari zuzendutako Hornitzaileen Katalogoa. Datu pertsonalen jabeak hala dagozkion idatzizko eskariak egin ahalko ditu datuok ikusteko, zuzentzeko, ezabatzeko eta aurka egiteko (bereziki, publizitate-hobespenei dagozkien aldaketen helburuetarako). Horretarako, bere nortasuna egiaztatuz, info@basquetour.net helbidera edo Basquetourren egoitza sozialera –baldintza hauetan adierazten da– idatziko du.