MAITE DUGUNA ERAKUSTEN DIZUGU
2012ko irailean, Euskal Kostaldeko Museoen Sarea aurkeztu zen Bizkaia Zubian. Euskadiko itsasertzeko museoak, interpretazio-zentroak eta beste baliabide eta ondare-intereseko lekuak batzeko lankidetza-eremua.
38 erakundek osatzen dute, gaur egun, Sarea. Helburua du Euskadiko itsasertzeko eskaintza turistiko kulturala antolatu eta indartzea, proiektu partekatuak eta komunikazio- eta sustapen-ekintzak garatuz. Bestela esanda, ikertu, gorde eta maite dugun kultur eta natur ondarea elkarrekin erakutsi.
Asmo horrekin antolatu zen, hain zuzen ere, 2013an Euskal Kostaldeko Museoen Egunaren lehen edizioa. Ondoren, ekitaldi hori martxora aldatu zen, eta ekintzak hilabete osora zabaldu ziren. Zentroek jarduera bereziak, abantailak eta deskontuak eskaintzen dituzte publiko guztientzat: familientzako tailerrak, haur-jolasak, bisita gidatuak, esperientzia bereziak, doako sarrerak, etab. Guztira ia 100 plan 11. edizio honetan.
Jarduerak eta edukiak askotarikoak izango dira, anitzak baitira Sareko museo eta zentroetan lantzen diren gaiak, baina badute zerbait komunean proposamen gehienek: bereziak eta bakarrak izango dira, urtean zehar aurkitu ezin diren planak. Gainera, doan edo prezio murriztuetan.
Hurrengo orrialdeetan, programatutako jardueren egutegia eta informazio osoa aurkituko duzu: Egutegia eta Programa
Gozatu!
Laguntzailea: Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saila