ALBAOLA irabazi-asmorik gabeko elkartea da eta historia egiten ari da ontzi historikoak zuzenean eraikitzen, tresna, teknika eta lanbide tradizionalen bidez. Hala nola, ibaiertzeko arotzeria, sokagintza, motozaintza, belagintza… lantzen ditugu.
Bisitaria UNESCOren babesa duen esperientzia paregabe baten lekuko izango da: XVI. mendeko San Juan baleontziaren erreplikaren eraikuntza. 28 metroko luzera duen ontzi transozeanikoa da, Pasaiako badian bertan eraiki zuten ia 500 urte lehenago, eta 1565ean hondoratu zen Kanadako kostaldean. Parcs Canada agentziak egin berri duen 30 urteko ikerketa batek amets horri bizia ematea ahalbidetu du.
Euskal Itsas Faktoriaren kokapena, gainera, ikusgarria da. Pasaiako Badian museo bihurtuta dagoen ontziola bat da, non txoko bakoitzean itsas historia arnasten den. Bisitaldia guztientzat egokitua dago eta lau hizkuntzatan egiten da (eus-es-en-fr). Bisitaren esperientzia museora edo badiara itsasontziz egindako bueltaxkarekin osa daiteke.
Sei urteetan zehar hainbat sari eta izendapen jaso ditugu, esaterako Turismo Jasangarriari Saria 2018an, Egurtek Saria 2016an eta Interes Publikoko Elkartearen izendapena. Gainera, Turismoa Familia sareko kide eta European Route of Industrial Heritage sareko kide ere bagara.