Algorri Interpretazio Zentroko bisita ikus-entzunezko batekin hasiko da, Zumaiako flyschak gordetzen duen historia geologikoaren garrantzia azalduz eta bestelako ekosistemak aurkeztuz. Jarraian, goiko pisuan dagoen erakusketa iraunkorra bisitatu daiteke, ekosistema bakoitzaren inguruko informazio zehatza jasotzeko helburuarekin.
Bisita gidatua egin nahi izanez gero, nahi duzuen eguna eta ordutegia aukeratu dezakezue (zentroko jai egunak barne). Zentroa zuen kabuz (gidarik gabe) bisitatzeko aukera duzue, harrera ordutegiaren arabera.