Donostiako Aquariuma Euskadiko ekipamendurik bisitatuenetako bat da, urtean 300.000 bisitari baino gehiagorekin. Derrigorrezko bisita da Donostiara hurbiltzen diren guztientzat. Hiriko kokalekurik bitxienetako batean dago, Donostiako kaian, eskaintza gastronomiko anitza eta zabala duen Alde Zaharraren ondoan eta hiriaren erdigunetik minutu gutxira.
Donostiako Aquariumak, 1928an eraikitako eraikin enblematikoan, Gipuzkoako itsas ondareari eskainitako bi solairu ditu, balea austral baten hezurdura nabarmenduz, bai eta Kantauri itsasoari eskainitako akuarioen eskaintza zabala ere. Horietan 200 espezie baino gehiago ikusi ahal izango dituzu, 360º-ko tunel ospetsuarekin, eta baita espezie tropikal ugari ere.