Bizkaia zubia
WEBA
SARE SOZIALAK
KOKAPENA
Las Arenas (Getxo)
deskribapena

Alberto Palacio arkitektoak egindako Bizkaia Zubia ingeniaritzaren artelantzat jotzen da. Bizkaia Zubia munduko lehen zubi transbordadorea da eta, horrez gain, Europako Industria Iraultzaren eta XIX. mendeko burdinazko arkitekturaren eraikuntza nabarmenetako bat.

Edertasuna, estetika eta funtzionaltasuna bikain uztartzen dituen obra harrigarri hau Nerbioi itsasadarraren bokalean dago, Portugalete eta Getxo udalerrien artean eta 2006. urtean UNESCOk Munduko Ondare izendatu zuen.

45 metroko altueran dagoen pasabide panoramikoa bisitatu daiteke, bere dorreen artetik igogailu panoramiko batean igota. Era berean, eguneko 24 orduetan funtzionamenduan dagoen ontzitxoan itsasadarren alde batetik bestera bidaiatzeko aukera ere badago.

Bideoa
Harremanetarako datuak
HelbideaC/ Barria, 3
Telefonoa94 480 10 12
Mapa