Cristóbal Balenciaga Museoa 2011ko ekainaren 7an inauguratu zen. Getarian dago, jostunaren jaioterrian, zeina haren prestakuntza urteen eta helduaro profesionalaren agertokia den. Urte horiek funtsezkoak izan ziren modaren munduari egin zion ekarpena ulertzeko.
Balenciagaren bizitza eta lana, modaren eta diseinuaren historian izan zuen garrantzia eta bere ondarearen garaikidetasuna ezagutzera emateko helburuarekin, bilduma aparta du museoak. Oso bilduma zabala da —5.000 pieza inguru ditu, baina etengabe ari da handitzen, gordailuei eta dohaintzei esker—, eta hedadura formal eta kronologiko handia du —jostunaren modelo zaharrenak daude, esaterako—; bi ezaugarri horiei esker, gaur egun dagoen bildumarik osatu, koherente eta interesgarriena da.