Euskal Herria Museoa
WEBA
SARE SOZIALAK
KOKAPENA
Gernika-Lumo
deskribapena

Euskal Herria Museoak 1733.urtean eraikitako Alegria jauregi barrokoan du egoitza. 1982. urtean eskuratu zuen Bizkaiko Foru Aldundiak orubea eta, Euskal Herriaren esanahi historiko, politiko eta kulturala ulertzen lagunduko zuen espazio bat sortzeko asmoz, eraikina zaharberritu eta Museo bihurtzeko lanak gauzatu zituen.

Museoa lau solairutan dago egituratuta: beheko solairuan, Euskal Herriko bizimodua baldintzatzen duen ingurune fisikoa ezagutarazten da; lehenengoan, bilakaera historikoa eta egungo egitura politikoa eragin zuten gertakariak aurkezten dira; bigarrenean berriz, kirola, sinesmenak, dantzak, musika, gastronomia eta hizkuntza bezalako adierazpen kulturalak dira aztergai. Azkenenengo solairua, ganbara, aldibaterako erakusketetara zuzendutako espazioa da. Mezua erraz-erraza da: Euskal Herriak jakin- mina sorrarazten badizu, hauxe duzu toki egokia bertoko arrastoak ezagutzeko.

 

Bideoa
Harremanetarako datuak
HelbideaCalle Allende Salazar, 5º
Telefonoa946255451
Mapa