Euskal Itsas Museoa Donostiako portuan dagoen XVIII. mendeko Kontsulatuaren dorretxearen eraikinean kokatua dago. Gipuzkoako Foru Aldundiaren menpe dagoen museoa, Euskal Herriko itsas ondarea zabaltzea du helburu. Halaber, aldi baterako erakusketen eta kultura programen bidez, modu parte-hartzaile eta berritzailean, publikoari itsas historia eta kultura gerturatu nahi du.