Gernikako Bakearen Museoa
WEBA
SARE SOZIALAK
KOKAPENA
Gernika-Lumo
deskribapena

Gernikako Bakearen Museoa (Gernika-Lumon dago, Gernikako Udalaren aurrean eta Turismo Bulegotik 50 metrora) bakearen kulturari eta Gernikako memoria eta historiari eskainitako museo tematikoa da. 1937ko apirilaren 26an gertatutako Gernikako bonbardaketa tragikoan inspiratua (Gerra Zibila).

Museoko erakusketa iraunkorra lau galdera nagusiren inguruan antolatzen da:
1.Zer da bakea? 2- Zer ondare utzi digu Gernikako bonbardaketak? 3- bonbardaketa bizi izan zutenek kontatua 4- Zer gertatzen da gaur egun munduan bakearekin eta giza eskubideekin?

Museoak aldi baterako eta erakusketa ibiltariak ere eskaintzen ditu.

Bere zerbitzuen artean, honako hauek nabarmenduko genituzke: Hezkuntza arloa, Gernikako bonbardaketan espezializatutako dokumentazio zentroa eta Gernikako ondare memoriala eta sinbolikoa ezagutarazteko 6 ibilbide gidatuak (Memoritour Gernika). Besteak beste, aireko babeslekuak, Gernikako berreraikuntza, monumentuak eta memoria, Picasso eta “Guernica”, Gernikako hilerria eta Gernikako emakumeak.

Ibilbide, erakusketa eta zerbitzu horiek guztiak 4 hizkuntzatan eskaintzen dira (euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez).

Bideoa
Harremanetarako datuak
HelbideaForu plaza 1
Telefonoa94 627 02 13
Mapa