Muñatones Gaztelua
Kokapena
Muskiz
deskribapena

Muñatones Gaztelua XIV. eta XV. mendeetan, bandoen arteko borrokek Euskal Herria hondatu zuten garaian izan zen eraikitze-prozesu luze baten emaitza da. Monumentu-multzo izendatu zuten, gorde diren aztarnen kalitatea eta eraikinaren balio historiko aparta direla-eta.

Kanpoko harresien sistemagatik, hauxe dugu gaztelutzat jo daitekeen Bizkaiko dorretxe bakarra. Gainera, arma- eta letra-gizona izan zen Lope Gartzia Salazar boteretsuari lotuta dago, alegia, Bienandanzas e Fortunas obra ezagunaren egileari.

El Pobaleko Burdinolak ere harreman estua du bandoen garaiko gotorleku honekin. Lope Gartzia kronikagilearen iloba zen Otxoa Salazarrek eraiki zuen burdinola XVI. mendearen hasieran, eta bere ondorengoek 200 bat urtez eutsi zioten burdingintza-negozioaren jabetzari.

Bi monumentuetara –gaztelura eta burdinolara– egin daitekeen ikustaldiak desberdinak baina aldi berean osagarriak diren Bizkaiko iraganaren alderdi ezberdinak erakusten ditu. Bi agertokiek ahalmen handia dute garai haiek gogora ekartzeko, eta horien bitartez landa-guneetako nobleen bizimodua eta beren boterearen oinarri ziren aberastasunen iturriak ezagutuko ditugu.

Bideoa
HARREMANETARAKO DATUAK
HelbideaPobal auzoa
Telefonoa629 27 15 16
Mapa