Nautilus Ikasgune Geologikoa
WEBA
SARE SOZIALAK
KOKAPENA
Mutriku
deskribapena

NAUTILUS – Mutrikuko Interpretazio Geologiko Zentroak, Mutrikuren urruneko iraganari, jatorriari eta eraketari buruzko zenbait galderei erantzuten die. Gakoak Mutrikuko Flysch Beltza osatzen duten harkaitzetan daude, eta, marea jaisten denean erraz irakur daitezke, milioika urteetan gorderik egon diren sekretu guztiak erakusten dituzten amildegietan. Hauek dira hain zuzen Euskal Kostaldeko Geoparkean dauden Flysch zaharrenak eta ikusteko eta ulertzeko konplexuenak.

NAUTILUS-en material fosil bikainak erakusten dira, guztiak Mutrikuko flysch beltzean jasoak, eta Jesús M. Narvaez Amasorrain eta Esperanza Azkarraga senar-emazteen bildumaren parte dira. Bikote honek, 40 urtetako etengabeko lanean, mundu mailako garrantzia duen paleontologia bilduma osatu du eta Mutrikuko Udalarekin duen hitzarmen baten bidez Nautilus Mutrikuko Ikasgune Geologikoan ikus daiteke.

Erakusketa iraunkorraz gain, publiko orokorrari zabaltzen ez den beste espazio batean, ikerketa eta didaktika gune bat ere badu zentroak, non besteak beste, LH1 mailari zuzendutako jarduera didaktikoak egin daitezkeen.

Bideoa
Harremanetarako datuak
HelbideaCalle Jose Antonio Ezeiza, 3º
Telefonoa943 60 32 59
Mapa