Plasentia de Butrón museoa
WEBA
SARE SOZIALAK
KOKAPENA
Plentzia
deskribapena

Butroeko Plasentia museoa, nagusiki, museo nautiko bat da, non nabigatzeko antzinako tresnak, bikingoen nabigazio harri bat edo astrolabio bat, joan den mendeko erradioak, Plentzia Hiriarekin lotutako koadro eta itsasontzien maketekin batera aurki daitezkeen. Baina Plentziaren historia objektuen bidez ere kontatzen da, hala nola erromatar txanpon bat edo balearen ehizako arpoiak, XV-XVI. mendeko Plentziaren birsorkuntza bezalako maketak eta jatorrizko dokumentazioa, lehen estatutuetatik hasi eta joan den mendeko planoetara arte.
Museoa Plentziako alde zaharrean dago, XVI. mendeko dorretxea da eta funtzio asko izan ditu historian zehar; besteak beste, udaletxea, eskualdeko eta tokiko epaitegia eta kartzela.

Bideoa
Harremanetarako datuak
Helbideac/Goienkale, 27
Telefonoa94 677 37 25
Mapa