Sagardoetxea sagardoaren kulturaz gozatzeko leku bat da, euskaldunen identitate eta ohituren ezaugarri. Naturarekin harremanetan ikasteko leku bat, ikusi, ukitu eta dastatuaz… Sagardoaren kulturan barneratzeko hiru gune dauzka: sagastia, museo-gunea eta dastalekua.
Sagastia
Sagastia aire librean dagoen gunea da eta sagarraren kulturaz modu dinamiko eta pedagogikoan gozatzeko aukera ematen du. Bertan sagar mota nahiz barietateak, txertaketak eta sagarra biltzeko, txikitzeko eta prentsatzeko moduak ezagutzen dira.
Museo gunea
Sagardogileen tresna, ikus-entzunezko, azalpen panel, joko eta argazkien bidez sagarra eta sagardoaren historia, sagardoaren kultura eta sagardoaren elaborazio prozesua ezagutzen dira.
Dastalekua
Sagardoetxearen hirugarren gunea sagardoa nahiz sagarraren eratorrien dastaketari eskainia dago. Txotx-eko errituaren ohituran barneratzeko aukera ematen du, sagardotegira joan aurretik.