Txingudi Ekoetxea Bidasoa ibaiaren eta Jaizubiako errekaren arteko eremuan dago, zehazki Plaiaundiko Parkea izeneko eremuan, Txingudiko Badiara begira dagoen inguru batean, Hendaia, Irun eta Hondarribia udalerriek partekatzen eta inguratzen dutena. Txingudiko Badia Gipuzkoan dagoen padura-ingurunearen adibiderik onena da, hegazti migratzaileentzako babesleku gisa balio duen gune aparta, eta, gaur egun, nazioartean aitortza duen natura-balio handiko espazioa da.
Txingudi Ekoetxean, urte osoan zehar, hamaika jarduera antolatzen dira publiko guztientzat. Bestalde, posible da parkea bisitatzea, 2 kilometroko ibilbide autogidatua eginez. Gainera, Plaiaundin hegaztiak behatzeko hainbat gune daude.