Zarauzko Arte eta Historia Museoa
Kokapena
Zarautz
deskribapena

Zarauzko herriaren erdigunean topatuko dugun Zarauzko Arte eta Historia Museoan, Zarauzko kanpandorrea eta parrokia bixitatzeko aukera izango dugu. XV. mendeko eraikin hauetan, Zarauzko historia ezagutzeko beharrezkoak diren aztarnak eta informazioa aurki dezakegu.

Gure bixita kanpandorrean hasiko da. Zarauzko eraikuntzarik zaharrenaren aurrean gaude, zeina 1500. urtean izan zen eraikia, hasiera batean dorre bat zen arren, geroago, XVII. mendean, kanpandorrea gehitu zitzaion. Zarauzko alde zaharrean aurki dezakegun XV. mendeko dorre honetan, lau solairuk ostatutako museo bat aurkituko dugu. Azken solairuan, arte erakusketa txiki bat egongo da ikusgai, hurrengo hiru solairuetan, mendeetan zehar Zarautzek bizi izan duen bilakaera ezagutu eta ulertzeko beharrezkoa den informazioa aurkituko dugu eta beheko solairuan berriz,Erdi Aroko nekropoli bat ikusi ahal izango dugu.

Beste alde batetik, Zarauzko Parrokiaren barruan, Zarauzko historia azaltzen duten aztarnak aurkituko ditugu. Bertan, Burdin Aroko eta Erromatar garaiko aztarnak ikusteko aukera izateaz gain, gaur eguneko parrokia baina lehenago eraiki ziren 3 tenplu kristauren aztarnak ere aurkituko ditugu.

Bideoa
HARREMANETARAKO DATUAK
Helbideac/Elizaurre, 1
Telefonoa943 83 52 81
Mapa