Aurreko edizioetan bezala, Euskal Kostaldeko Museoen Sarea osatzen duten zentroek jarduera bereziak -gehienak doakoak- eta ate irekien jardunaldiak egingo dituzte Museoen Nazioarteko Egunean.

Ekitaldi hau Museoen Nazioarteko Kontseiluak (ICOM) bultzatzen du eta urtero maiatzaren 18an egiten da, nahiz eta antolatutako jarduerek hainbat egun iraun dezaketen. Nazioarteko Egun hau gai bati buruzkoa da beti, eta aurten, 2023an, “Museoak, iraunkortasuna eta ongizatea “ da leloa. Izan ere, ICOMen arabera, kulturak eta museoek funtsezko ekarpena egiten diote komunitateen eta lurraldeen ongizateari eta garapen iraunkorrari.

Gure Sareko museoetan zer egin dezakezuen eta zer aurkitu dezakezuen laburbilduko dizuegu jarraian:

MATER Itsasontzi Museo Ekoaktiboak Pasaian doan eskainiko ditu hilaren 18ko bisitak. Museoa zabalik egongo den ordutegia 16: 00etatik 19: 00etara izango da, eta bisitak 16: 00etan, 17:30ean eta 18:00etan egin ahal izango dira.
Bisita arrantza jarduera jasangarriei buruzkoa izango da eta 50 minutuko iraupena izango du.

Gernikako Bakearen Museoak ere ateak doan irekiko ditu maiatzaren 18an.

Txakolin Museoa – Txakolinguneak Dastaketa komentatua antolatu du: “Bizkaiko Txakolina vs. Borgoña, komplexurik gabe” maiatzaren 21erako, 12: 00etan.

Burdin Hesiaren Oroimenezko Museoak bisita gidatua proposatzen du hilaren 18rako. Bertan, aztarnen, lubakien eta gotorlekuen zaharberritzea erakutsiko da, ingurumena eta ondarea errespetatzen dituen plana jarraituz. 17:00etan eta 18: 30ean.

“Itsasoak pizten gaitu” itsasoari lotutako bizitzei buruzko dokumentalaren proiekzioa eta Beñat Gereka dokumentalaren zuzendariarekin izango den solasaldia izango dira Bermeoko Arrantzaleen Museoaren proposamenak. Hilaren 18an, 19: 00etan.

Arkeologia museoak, Bilbon, ate irekien jardunaldiak egingo ditu eta bisita berezia egongo da museoko ezkutuko lekuetara, 15: 30ean. Eta larunbatean, hilak 20, haurrentzako tailerra Historian birziklatuz (11.30, doan).

Itsasmuseum Bilbaok “Ozeanoen osasuna” aldi baterako erakusketaren inguruko jarduerak proposatzen ditu, Museoen Nazioarteko Egun honen gaiarekin lerrokatuta: adituen hitzaldiak 18an eta 19an eta familientzako bisita gidatua eta “Amets egin dut itsasoak garbi zeudela” hilaren haurrentzako tailerra 20an eta 21ean.

Gernikan, Euskal Herria museoak Emakumeak eta dantzak Euskal Herrian (1756-1921) gaiari buruzko hitzaldia antolatu du hilaren 18rako eta larunbat arratsalde-gauerako, erleak ardatz hartuta, tailerrak familian, hitzaldiak, dastatzeak eta abar.

Bizkaia Zubiak “130 urteko egokitzapena ingurunera garraio iraunkor baten pean” hitzaldia eskaintzen
du eta ondoren bisita gidatua (17: 30ean).

Kortezubin, sarrera doan eta bisita gidatuak Santimamiñeko kobara, maiatzaren 18an, osteguna, eta maiatzaren 20an, larunbata.

El Pobalek bi jarduera oso ezberdin programatu ditu, biak doakoak: maiatzaren 20an, 11:00etan, haizeola bat martxan jartzea eta igandean, hilak 21, ipuin ibilaldia Muñatones gazteluaren inguruan. 11: 00etan ere bai.

Plasentia Butron Museoak, bere 25. urteurrenarekin bat eginez, askotariko egitaraua antolatu du: Doako bisita gidatuak 18tik 21era eta larunbatean, hilak 20, Rally historikoa, artea kalean, bisitak museoaren alde ezkutura edo gaueko jarduera.

Santurtzin, hilaren 20an, larunbata, doako bisita audiogidatuak Itsas Museora (10:00-19: 00) eta Agurtza itsasontzi museora (11:00 eta 12:30).

Maiatzaren 18, 20 eta 21ean San Telmo Museorako sarrera doakoa izango da eta, gainera, “Zatoz ikustera” bisita gidatua euskaraz (12:00) eta gaztelaniaz (17:00) egiteko aukera eskainiko da. Halaber, San Telmok programazio berezia eskainiko du maiatzaren 18tik 21era: Musika, bisita bereziak, dantza saioak…

Maiatzaren 18an, Cristóbal Balenciaga Museoak bi erakusketa bisitatzera gonbidatzen gaitu, doako
sarrera
rekin. Gainera, hilaren 20an eta 21ean jarduera bereziak egiteko aukera eskaintzen du ingurune pribilegiatu honetan, doan: yoga larunbatean, hilaren 20an, eta print – botaniko tailerra 20an eta 21ean, 10: 00etatik 14: 00etara.

Maiatzaren 18an Sagardoetxeako sarrera doakoa izango da, “Gure ondarea ezagutzen”. Ikustaldiak euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez izango dira 11:00etatik 13: 30era eta 16: 00etatik 19: 30era.

Euskal Itsas Museoak doako bisita gidatuak proposatzen ditu “Moilak. Tradizionalki berritzaileak” erakusketara (17: 00etan gaztelaniaz eta 18: 00etan euskaraz) hilaren 18rako eta, gainera, maiatzaren 20an zur gaineko fototransfer-tailer bat, “Ondareari begira” aldi baterako erakusketarekin lotuta.

Museorako sarrera doakoa izango da hilaren 18an Oiasso Museoan, bai “Bidasoaren atlas emozionala” aldi baterako erakusketa bisitatzeko, bai museoko erakusketa iraunkorra ezagutzeko.

Museo bakoitzarekin harremanetan jartzea gomendatzen dizuegu, informazio zehazteko eta  erreserbak egiteko.

Antzeko postak

2012ko irailean, Euskal Kostaldeko Museoen Sarea aurkeztu zen Bizkaia Zubian. Euskadiko itsasertzeko ...
26/02/2024
Aurreko edizioetan bezala, Euskal Kostaldeko Museoen Sarea osatzen duten zentroek jarduera bereziak ...
17/05/2023
Martxoa bueltan da euskal kostaldeko museoetan garatuko diren 100 plan baino gehiagoko eskaintza ...
28/02/2023